XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egiazko irudia

Bidaria herrira hurreratu zan. Autoen burrundadak eta eraikuntza batzuen altuera eskergak hoztasun eta urruntasun itxurea emoten eutsien.

Sartu zan espaloitik presaka ebilen jendearen artean eta ez eban asmatu espresinorik bako aurpegi hareek deszifratzen.

Azkenean aurkitu eban bila ebilena.

Han egoan Kristoren irudia, haunditasunez gainezka, uriko plazarik garrantzitsuenetako baten.

Inor ezin eitekean hurreratu irudi handira, sekulako monolito gainean isolatua.

Erratu egin ete naz Kristoz? -pentsatu eban.

Harek ez eutsan gogorazoten Ebanjelioetako Kristo, ezta irakurritako poemetakoa ere.

Hain zan urrunekoa irudi ha... Hurreratu zan pertsona batzuengana, eta ozta-ozta lortu eban uriko eleiza batzuen helbidea jakitea.

Hareetan aurkitu zituan bere ideiagaz batago etozan irudiak.

Onesten eban aldien joanean Jesusen irudikapena aldatzen joatea.

Baziran irudi batzuk ebanjelioko Jesusengana besteak baino gehiago hurreratzen ebenak.

Artistikoagoak ziran batzuk, beste batzuk gitxiago.

Lehiaketa bat antolatzea bururatu jakon Jesusen jarraitzaileen artean, erabakiteko zein zen irudirik egiazkoena.

Pixka bat harritu egin zan ideia hori bururatzeagaz, ezinezkoa izango zala erabateko erabagia hartzea.

Eta kalera urtetea pentsatu eban.

Oso presaka ebilen jendea, baina batzuk zerbaitetik ihesi ebilzala konturatu zan, ez ziran zoriontsuak.

Samurtasun handiz bere umetxoa zaintzen ziharduan ama baten ondotik igaro zan.

Aurpegi biziak hasi zan bereizten: aldamioko langilearena, zaborrontzian zerbaiten bila ebilen amamarena, betaurreko baltzen azpian negar malkoa disimulatzen eban andrazko gaztearena.

Aldizkarien kiosko baten ondotik igaro zan, irakurri zituan egunkarietako titulu batzuk eta konturatu zan, hantxe egoala Kristoren aurpegia, lurraren arrasean, uriaren bihotzean, munduaren bihotzean pilpiratzen diharduan bizitzan.

1. Non aurkitu dau gure bidariak Kristoren egiazko aurpegia?

2. Leitekena iruditzen jatzu Jesusi buruz berba egin eta ha geure bizitzatik kanpora mantentzea? Zergaitik?